XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Goazen! Destakamendua pauso bizkorrean abiatu zen, gaiberako filibustariek espainiar presoak aihen sendoez lotzen zituzten bitartean.

Hamar minutu geroago Morgan, Pierre eta lagunak itsas hegira heldu ziren.

Landare artean ezkutatu ziren, eta airera deskarga bat egiteko agindua eman zuen kapitainak.

Handik gutxira gorbetako kainoiek durunda sorgorgarri bat atera zuten.

- Basatiak izutzen ari direlakoan daude esan zuen Morganek.

- Beren lagunek karibe talderen batekin tupust egin dutela uste dute, nonbait.

Basora sar zaitezte eta segi tiroka, ahalik eta gehien urrunduz; eta guk biok, Pierre, untziaren zelatan egongo gara.

Korsariak lasterka batean abiatu ziren, tarteka-tarteka tiro eginez, basatiak aurrean zerabiltzatela sinetsarazteko.

- Ez dute zirkinik ere egiten, ikusten?- esan zuen Morganek, tiroak gero eta urrunago entzunik -.

- Beren gizonak garaile direla uste izango dute.

- Deabru bat zara!- esan zuen Pierrek -.

- Ziria sartu *ZIRIA SARTU: gezurra sartu nahian nabil - ihardetsi zion Morganek -, eta sartu ere sartuko diet, ikusiko duzu.

Untziko gizonak ez ziren higitu.

Gainera, ez zuten txaluparik: txirrika haietatik zintzilik, txatxar bat baizik ez zen ikusten, hiruzpalau lagunentzat osta-ostakoa.

Eguzkia ezkutatu zenean, kainoiak berriro durundarazi zituzten, lehorreko gizonei dei egiteko eta txopako bi argiak biztu zituzten.